XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
CPUren plaka.CPUren plakak 16 biteko 8088 mikroprozesadore bat dauka.
Hautabidezko 8087 zenbakizko koprozesadore batentzako oin bat ere badu.
Honetaz gain tonu-sorgailua, teklatuaren prozesadorea, atzipen zuzeneko memoriaren kontrolatzailea eta sistemaren memoria ere plaka honetan daude.
CPUren plakak 4,7 MHz edo 8 MHz-eko erlojua ere badu.
Konputagailuaren memoriak informazioa, programak eta datuak iragaitzaz gordetzen ditu eta laneko arearen funtzioa betetzen du.
Memoria 640 kbyte-raino handi daiteke (kilobyte edo k bat 1024 informazio-karaktere dira).
Tonu-sorgailuak 37 Hz-etik 32000 Hz-era bitarteko seinaleak ematen ditu txasisean muntaturik dagoen bozgorailu batentzat.
Sarrera / irteeren plaka.Sarrera / irteeren plakak paralelo irteera, serie sarrera / irteera, bideoko irteera eta disketen kontrolatzailearen zirkuituak dauzka.
Paralelo irteerak Centronics-ekin bateragarria den paralelo interfacea erabiltzen duten periferikoak (eskuarki inprimagailuak) konektatzea ahalbidetzen du.
Sarrera / irteerako serie atea RS-232C-rekin bateragarria da eta sarrera / irteerako serie erako hainbat gailu desberdinekin erabil daiteke.
Ate honetara konekta dezakezu serie inprimagailu bat, plotter bat, komunikazio asinkronoetarako modem bat, taula grafiko bat edo sagua.
Bideo-irteera IBMME PCren kolore / grafikoen plakarekin bateragarria da.
Seinale kolorebakar konposatuak erabiltzen dituen monitore kolorebakar batentzat eta RGB (gorri, berde, urdin) kolore- eta intentsitate-bitak dituzten seinaleak erabiltzen dituen koloretako kanpo-monitore batentzako seinaleak ematen ditu bideo-irteera horrek.
Bai bereizmen ertaineko eta bai goi-bereizmeneko testuak eta grafikoak onartuko ditu.
Disketen kontrolatzaileak bi disket-unitate onartzen ditu.
Unitate bakoitzak 360 kbyterainoko informazioa gorde dezake software-sektoredun, bi alderdiko, dentsitate bikoitzeko 5,25 hazbeteko diskotan.